Berako eta Beasaingo Loinatz Musika Eskolaren banden topaketa egin zen igandean

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 4a

Herrian barna kalejira egin ondotik Kultur Etxean bildu ziren Berako eta Beasaingo Musika Eskolako bandak eta gero kontzertu ederra eskaini zuten. TTIPI TTAPA

Isidoro Fagoaga Musika Eskolaren 30. urteurreneko ekitaldien barrenean

Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolaren 30. Urteurrena dela eta musikarekin zerikusia duten ekitaldi aunitz izanen dira maiatzean. Lehenbizikoa igandean, maiatzaren 2an izan zen, Beasaingo Loinatz Musika Eskolako bandaren eta Berako musika bandaren arteko topaketa egin baitzen. Kalejiraren ondotik, kontzertua eskaini zuten Kultur Etxean 12:30ean.

Lehenik, Josu Goiak zuzentzen duen Berako Musika Bandak, Elmer Bersteinen “The magnificent seven”, Molinaren moldaketak dituen “Medley Boleros”, Fernandez Moralesen “La morena de mi copla” eta Bert Meyes-en moldaketak dituen “Benny Goodman” jo zituen.

Ondotik, Beasaingo Loinatz Musika Eskola Publikoko bandak, Aitor Mitxelenaren zuzendaritzapean, Brian Conneryren “The Champions”, Steff Mineboren “Catch the tune”, Jan Van Kracydonck-en “I will survive”, Victor Lopezen moldaketak dituen “The lion sleeps tonight” eta John Wassonen moldaketak dituen”Best of the 80’s Pop” jo zituen. Emanaldia bukatzeko, bi bandek elkarrekin, Bernaets-en moldaketak dituen “Gladiator” eta Arroitajauregiren “Gerekarena” jo zituzten.

 

Entzunaldiak

Maiatzaren 11n piano entzunaldia izanen da 17:30ean Musika Eskolan eta hilaren 12an txistu, perkusio, klarinete, saxo eta tronpeta entzunaldia 18:00etan. Maiatzaren 25ean trikitixa eta akordeoi en­tzunaldia izanen da 17:30ean.

 

Erakusketa

Aipatzekoa da ekainaren 17ra arte Isidoro Fagoaga musika eskolaren 30 urteak biltzen dituen argazki erakusketa ikusgai dagoela, astegunez 16:30etik 19:00etara. Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun