Martin Apezetxea oronoztarrak arrantzatu zuen Bidasoako Lehenbizikoa

TTIPI TTAPA 2010ko mai. 4a, 10:37
Bertze arrantzaleen txaloak eta Berako elkartearen garaikurra jaso zituen Martin Apezetxeak, Felix Martinez eta Juan Otamendiren eskutik. TTIPI TTAPA

Izokin denboraldia irekitzen zen goiz berean, maiatzaren 1ean atera zuen 5,6 kiloko alea

Bidasoan izokin arrantza denboraldia ireki zen goiz berean, maiatzaren 1ean, atera zuen “Lehenbizikoa” Martin Apezetxea oronoztarrak.  5,6 kiloko pixua izan zuen Bidasoan arrantzatu zen lehen izokinakm eta 78 zentimetroko luzera. 11.15 aldera harrapatu zuen oronoztarrak Kaia inguruan, eulia erabiliz amuzki gisara. Eta 1.500 euroan saldu zion Apezetxeak bertze oronoztar bati, Donostiako Alde Zaharreko Urbano eta Urola jatetxe ezagunen jabe den Patxi Aizpururi hain zuzen.

Martin Apezetxeak aipatu zuenez, “goizeko 7.30erako hasia nintzen arrantzan, gehien gustatzen zaidan lekua libre zegoela ikusita. Laugarren tiraldian harrapatu eta 10-12 minutuko borrokaren ondotik atera dut”.  Bidasoan sortutako izokina zen, ez baitzuen inolako markarik. Inoiz ez zuen Lehenbizikoa ateri Apezetxeak, baina “Bidasoan 7-8 izokin eta Asturiasen bertze hiru” harrapatuak dituela jakinarazi zuen 51 urteko oronoztarrak.

Izokina harrapatu bezain abudo, “Lehenbizikoa” Saria eman zioten Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteko presidenteak eta idazkariak, Juantxo Otamendik eta Felix Martinezek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun