Didier Zagok eta Alizia Olazabalek marka eginez irabazi dute Maratoi Erdia

TTIPI TTAPA 2010ko api. 26a, 17:28

Gizonezkoen, emakumezkoen eta gaztetxoen podiumak eta Batixta Telletxea omendua. TTIPI TTAPA

500etik 466 korrikalarik bukatu dute lasterketa

Didier Zago frantziarrak –1:40:02eko denbora– eta Alizia Olazabal irundarrak –2:05:28–, irabazi dute Berako Mendi Maratoi Erdiko seigarren edizioa. Gizonezkoetan, Zago arazorik gabe helmugaratu zen Walter Becerra sestaotarra eta Fernando Etxegarai beratarraren aitzinetik. Probaren hasieratik nabarmendu ziren Zago eta Becerra eta elkarrekin igaro ziren Ibardingo tarteko helmugatik. Hortik aitzinera, Zagok gibelean utzi zuen Becerra. Larunen, iaz baino 30 segundo hobeki zihoala ikusita, orduantxe pentsatu omen zuen marka egin zezakeela eta beheitirakoan denbora horri eutsi zion. Hala, 2009an berak 1:40:19an ezarritako marka 17 segundotan hobetu zuen. Ibardingo saria, 150 euro, Zago eta Becerrarentzat izan zen.
Nesken kategorian berriz, Olazabal irundarra izan zen lehena, Nerea Amilibia aiarra eta Nekane Azkorbebeitia abadinotarraren aitzinetik. Olazabalek ere iaz Oihana Kortazar elgetarrak egindako marka 7 segundotan hobetu zuen.

PARTE-HARTZE ALTUA
500 lasterkari inguruk parte hartu zuten apirilaren 11ko maratoi erdian, eta hauetatik 466 ailegatu ziren helmugara. Gisa berean, horrela hasi zen Nafarroako 2. Mendi lasterketa kopa. Sailkapen honetan, Aralar Mendiko Angel Arrieta izan zen lehena eta joan den urtean kopa irabazi zuen Manttaleko Iñigo Lasaga etxalartarra bigarren.

Gaztetxoak
13 eta 17 urte arteko gaztetxoek Ibardineraino  6,6 kilometroko lasterketa egin zuten. 13 eta 14 urte artekoetan, Beñat Mitxelena beratarra izan zen bizkorrena (41:54), Julen Etxeberria beratarra bigarren (44:06), Iker Iturria lesakarra hirugarren (44:27), Andoni Lazkanotegi laugarren (46:31) eta Asier Goia bosgarren (49:20). Neska bakarra Ane Eltzaurdia izan zen (55:49).
15-17 urte artekoetan,  berriz, Ander Garmendia bizkaitarra nagusitu zen (41:08), Iñigo Unanue gipuzkoarra bigarren (42:44), Luka Remiro beratarra hirugarren (45:19), Mikel Aldazabal laugarren (51:56) eta Kepa Remiro bosgarren (54:05).

Omenaldiak
Mendi Maratoi Erdia abiatu baino lehen, minutuko isilunea gorde zen ortziralean hildako Manoli Aranbururen omenez, Manttaleko Unai eta Garbiñe Santamariaren amaren omenez, hain zuzen. Garbiñe, gainera, Loro Pikabea zenaren alarguna da. Aipatu, Loro eta Xabier Zubieta izan zirela proba honen bultzatzaile nagusienak eta Xabier Saralegi lesakarrarekin batera, Taillon mendia igotzen ari zirela, hil zirela duela hiru urte. Hauen oroimenez, 1, 2 eta 3 zenbakirik gabe egiten da lasterketa.
Bertzalde, Manttalek omenaldia eskaini zion Batixta Telletxeari, Manttaleko korrikalari beteranoenetakoari eta klubaren eta probaren laguntzaile nekaezinari.

ESKUALDEKOAK

 KIROLARIA                    POSTUA         HERRIA        DENBORA

Fernando ETXEGARAI        3               BERA        1:44:16
Iñigo LASAGA                 7            ETXALAR       1:49:48
Mikel ALTZURI               37            ARANTZA      1:59:09
Philippe VACQUIE           55               SARA        2:02:01
Daniel IPARRAGIRRE       68            ARANTZA      2:03:47
Jabier OTXOTEKO           69             LESAKA       2:03:49
Karlos SEIN                   90            IGANTZI       2:05:53
Juan Luis IRATZOKI        103              BERA        2:07:46
Andoni LARRAÑAGA        139              BERA        2:12:07
Jesus Mª BENGOETXEA    142           ARRAIOZ      2:12:23
Iban ZUBIETA                150              BERA        2:12:56
Claude ETXEGARAI          151             SARA        2:13:04
Igor AGESTA                  152         SUNBILLA      2:13:07
Aitor MITXELENA            160            LESAKA       2:14:15
Gillermo PERUGORRIA     161              BERA        2:14:16
Aitor BERRA                  181            SENPERE      2:15:42
Iñaki LARRAÑAGA          193              BERA         2:16:40
Thierry HAROCARENE      207            SENPERE      2:17:51
Iñigo TELLETXEA            226            IGANTZI      2:19:00
Joseba PETRIRENA          233              BERA        2:19:08
Joxe Mari SALGADO        235              BERA        2:19:24
Aitor APEZTEGIA             239            SUNBILLA   2:19:39
Pantxo IBARRA               251              SARA       2:21:02
Joxema UITZI                 253              BERA       2:21:06
J. Antonio APEZTEGIA       259              BERA       2:22:07
Xanti DENDARIETA          264            ERRATZU     2:22:55
Igor ALTZUGARAI            266            LESAKA      2:22:58
Jorge ARAKUES               273               BERA      2:23:48
Beñat SEIN                     278            SENPERE    2:24:04
Mikel IRIGOIEN               284             LESAKA     2:24:22
Santi SAN MIGEL             291        DONEZTEBE    2:25:20
Ana ZELAIETA                 292        DONEZTEBE    2:25:20
Txus UNSION                   312               BERA     2:28:01
Oihan PEREZ                   329                BERA    2:29:50
Andoni LASAGA                346            ETXALAR   2:32:34
Miel Joxe ARIZTIA            347           AMAIUR      2:32:53
Rafa PONBAR                  363               BERA      2:35:30
Jagoba OTXOTEKO            370            LESAKA     2:37:04
Asier ETXEBERRIA            373            LESAKA      2:37:06
Jabier IPARRAGIRRE         374            ARANTZA    2:37:22
Xabier ITURRIA                375            ARANTZA    2:37:22
Jabier IANTZI                   401             LESAKA    2:41:21
Rafa ALTZATE                 407                BERA      2:43:21
Angel DAGERRE                412                BERA    2:43:49
Migel AZKARRAGA            433            IRURITA     2:50:09
Andoni IRIGOIEN              451              ANIZ       2:58:09

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun