Hain zuzen ere, iaz Udalak aurkezturiko bi proiektuek diru gehiago behar dute: Pelettiki ludotekak eta frontoiaren margotze lanek. Hori dela-eta, Nafarroako Kutxaren Zuk aukeratu, Zuk erabaki ekimen horren barne, berriz ere bi egitasmo horiek aurkeztea erabaki du Udalak. Horrela, ludotekaren defizita arindu eta frontoia urte akaberarako pintatu ahal izatea espero du.
Ludotekaren kasuan urtean bertan bildutako dirua gastatzen da, eta frontoikoa, berriz, iaz bildutakoa aurtengoarekin batera gastatuko da.