Musikaz betetako maiatza Beran

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 26a

Musikarekin zerikusia duten ekitaldi ugari izanen dira maiatzean Beran, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolaren 30. urteurrena ospatuz. Igande honetan, maiatzak 2, Beasain eta Berako musika bandaren arteko topaketa eginen da. Kalejiraren ondotik, kontzertua eskainiko dute 12:30ean. Maiatzaren 11n piano entzunaldia izanen da 17:30ean Musika Eskolan eta hilaren 12an txistu, perkusio, klarinete, saxo eta tronpeta entzunaldia 18:00etan. Maiatzaren 25ean trikitixa eta akordeoi entzunaldia izanen da 17:30ean. Aipatzekoa da ekainaren 17ra arte musika eskolaren 30 urteak biltzen dituen argazki erakusketa ikusgai dagoela, astegunez 16:30etik 19:00etara. Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak Berako Kultur Batzordearen laguntza izan du erakusketa antolatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun