Igerilekuko ostatua hartzeko eskaintzak aurkezteko deia

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 26a

Igerileku denboraldia ekainaren 12an hasiko bada ere, Udalak igerilekuko ostatua hartzeko aukera lehiaketara atera du dagoeneko. Joan den urtean bezala, 1.300 eurotan atera du eta eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 14an akauko da. Denboraldia, berriz, irailaren 11ra arte egonen da zabalik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun