Ortziraleko bertso afariarekin hasiko dira Udaberriko Bestak

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 26a

Euskara Batzordeak antolatu ditu ekitaldiak

Azken urteotan bezala, aurten ere Udaberriko Bestak antolatu ditu Euskara Batzordeak haur, gazte zein helduentzat. Ekitaldiak ortziral honetan, apirilak 30, hasiko dira, eta igandera arte iraunen dute.

APIRILAK 30, ORTZIRALA
• 21:00etan: bertso afaria Biltokin, Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin.

MAIATZAK 1, LARUNBATA
• 10:00etan: mendi-irteera haur eta gurasoentzat. Bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko du eta eguerdirako itzuliko dira.

• 18:00etan: eskolako bigarren zikloko ikasleen antzerki emanaldia  Baratzondon.


MAIATZAK 2, IGANDEA
• 09:00etan: mendi ibilaldia, Igantziko maparen egileek gidatua.  Frontoitik aterako dira eta eguerdirako itzuli.
• 18:00etan: Igantziko Musika Eskolako ikasleen emanaldia izanen da Baratzondon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun