Itsaso Fagoaga, Skeet Olinpikoko tiralaria Espainiako txapeldun izan da bosgarren aldiz, apirilaren 10-11n Granadan jokatutako txapelketa irabazita. Martxoan Nafarroako txapelketa ere irabazi zuen emakumezkoetan eta sailkapen orokorrean bigarren izan zen. Nork irabaziko eta bere aitak, Antonio Javier Fagoagak. Erregearen Kopa ere irabazi zuen Madrilen.
Emakumeak eta gizonak elkarrekin lehiatu ziren Irungo Saga Sari Nagusian hirugarren izan zen Itsaso Fagoaga, baina 75 plateretik 67 haustea lortu zuen, lehenagotik berak zuen Espainiako errekorra gaindituz. Orain, entrenatzen segituko du Itsasok, ekainean Europako txapelketan parte hartzeko aukera duelako eta uztailean Espainiako Kopa jokatuko delako.