Erretiratuek ibilaldi arautua antolatu dute maiatzaren 1erako

Aitor AROTZENA 2010eko apirilaren 26a

Maiatzaren 2ko Ama eta Amatxien Eguneko bazkaria, aldiz, bertan behera gelditu da

Maiatzaren 1ean ibilaldi arautua antolatu du San Fermin elkarteak.  09:30ean irekiko da izen-ematea eta 10:00etan abiatuko da lehenbiziko bikotea elkartearen egoitzatik. Landazelaietatik saihesbidera atera eta Osasun Zentrora bueltatuko dira, parkea, Sumusa, Kastillobaita, Irubide, Martxanpaita, Txakain, Matxitenea, Lizardibaitako zubia, Eroski eta Plaza Zaharran barna, berriz ere erretiratuen egoitzara bueltatzeko. Segidan, hameketakoa izanen da parte hartzen duten bazkideendako.
Bertze aldetik, maiatzaren 2an, Ama eta Amatxien Eguna ospatzeko prestatua zuen bazkaria bertan behera utzi du herriko erretiratuen elkarteak. Carmelo Etxarte presidenteak aipatu digunez, «egoitzako ostatuan sabaia jausteko eta ke-xurgagailua aldatzeko lanak egiten hasi da Udala eta hilabetez itxia egonen da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun