Obra berriak

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 26a


Espainiako Gobernuaren E-Planaren bidez, 318.109 euro hartuko ditu Udalak aurten eta diru hori zertara bideratuko duen erabaki du. Eztegara pilotalekuan eraberritze lanak egiteko 89.167,27 euro erabiliko dira; administrazio digitalerako 12,876 euro; Mukixu Haur Eskolako obrak bukatzeko 75.000 euro; eta Herriko Etxeko ganbara eta bigarren solairuan zaharberritze energetikoa egin eta altzariekin hornitzen 125.035,11 euro. Aipatu proiektu hauek onartuak dira dagoeneko, baina lerro hauek idazterakoan baieztapenaren esperoan zegoena Belandetako ekipamenduaren proiektua zen. 6.030,62 euro aurreikusi dira horretarako.

Haur Eskola eta Itzea karrika
6.373 euro eman ditu Nafarroako Gobernuak Haur Eskolarentzat. Eta Itzea karrika zolaberritzeko bertze 29.978,19 euro. Kasu honetan gastua  36.876,55 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun