Giro ederra izan zen Lesakan igandeko Tantirudantza jaialdian

Aitor AROTZENA 2010eko apirilaren 27a

Herriko karriketan dantzatu ondotik, Lesakako dantzariek Zubigainekoa dantzatu eta gero talde guziek emanaldia eskaini zuten plazan.b Aitor AROTZENA

Lezo, Urretxu, Faltzes eta Lesakako ehun dantzari ttiki baino gehiago bildu ziren

Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak Lesakako Udalaren laguntzaz antolatutako Tantirudantza jaialdia giro ederrean ospatu zen igandean, apirilaren 25ean. Eguraldi eguzkitsua eta goxoa lagun, goizean, ongietorria eta hameketakoaren ondotik, Urretxuko Lurra, Getariko Gure Txeru eta Faltzesko Makaia taldeetako dantzari ttikiak, herriko Tantirumairukoekin batera, karrikaz karrika ibili ziren, Lesakako txoko ezberdinetan beraien dantzak eskainiz. 12:45ak aldera, Lesakako dantzarik tipikoena, “Zubigainekoa” eskaini zioten herriko dantzariek bisitariei eta gero plazan bildu ziren talde guziak, beraien emanaldia eskaintzera. Bazkaltzeko, herriko dantzarien etxeetara joan ziren bixitan etorritako dantzari ttikiak eta arduradun eta musikariek, berriz, elkarrekin bazkaldu zuten.

Arratsaldean, Patxin eta Potxin pailazoek emanaldia eskaini zuten plazan, aurtengo Tantirudantza jaialdiari bukaera emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun