Musika Eskolaren 30. urteurreneko kontzertua eskainiko dute larunbatean Berako Abesbatzak eta txistulariek

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 23a

Berako abesbatzak bakarka eta txistularien laguntzaz kantatuko du. TTIPI TTAPA

20:30ean izanen da Kultur Etxean eta sarrera doan izanen da

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolaren 30. urteurrenaren harira, Berako Abesbatzak eta txistulariek kontzertua eskainiko dute apirilaren 24an Kultur Etxean. 20:30ean hasiko da eta sarrera doakoa izanen da.

Fatima Gonzalezen zuzendaritzapean, Abesbatzak “Festara”, “Alfonsina y el mar”, “De balde”, “Porrusalda”, “Se equivocó la paloma”, “Velai vai”, “Mendirik  Mendi” eta “Lascia quio pianga” abestuko ditu lehenik eta gero, txistularien laguntzaz, “Gabiltzan kalez kale”, “Bigarren kalez kale” eta “Mendigoizaleak”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun