Giro ederrean ospatu zuten Lesakako Gazte Eguna larunbatean

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 20a

Gazteek paella txapelketan parte hartu zuten eguerdian. Aitor AROTZENA

Udalak antolaketarako paratu dituen oztopoak salatu ditu Lesakako Gazte Asanbladak

Giro ederrean joan zen apirilaren 17an Lesakako Gazte Eguna. Halere, Lesakako Gazte Asanbladak, antolaketarako udalak jarri dizkion oztopoak salatu zituen, “baliabideak eta dirulaguntzak ukatuz, esistitzen ez garen aitzakipean”. Goizeko diana, gosaria eta bixita historikoaren ondotik, paella txapelketa egin zen, argazkian ageri den bezala. Gero, plazan bazkaldu zuten gazteek, paellako txapelketa ez ezik, xolomoa eta postre goxoarekin, Ioar Tainta, Egoitz Gorosterrazu, Maddalen Belarra eta bertze zenbait bertsolariren bertsoak adituz.

Bazkalondoan segitu zuten ekitaldiek, jokuekin eta poteo musikatuarekin, eta eguna borobiltzeko, kontzertua eskaini zuten Etnia, Gozategi, Vendetta eta Xutik taldeek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun