Lesakako Osasun Zentroak, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Anfas eta Aspacek, Lesakako Udalaren laguntzaz antolatuta, Elbarritasun Jardunaldiak ospatuko dira laugarren aldiz apirilaren 19an, astelehenean 17:00etatik aitzinera, Lesakako Udalak Antoiu 27an duen egoitzan.
Urtero bezala, gai bat landuko dute eta aurtengoan hizkuntzaren garapena eta honekin lotutako arazoak aukeratu dute. Horretarako, Andoni Barreña hizkuntzalaria elebitasunaz ariko da. Belen Compayns pediatrak, bere aldetik, Bortzirietan entzumenari buruz egin den ikerketaren emaitzen berri emanen du. Aipatzekoa da jardunaldiak irauten duen bitartean, haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dela.