Apirilaren 15ean, ortzegunean 19:00etan “Negua ospatuz” dokumentala eskainiko du Eusko Ikaskuntzak Lesakako udalak Antoiu 27ko bigarren solairuan duen aretoan. Eusko Ikaskuntzak eta bere Euskomedia Fundazioak, ekimen garrantzitsu baten bidez, neguan euskal kulturako lurraldeetan izaten diren jaien eta tradizioen aukeraketa bat jaso dute, dokumental baten bidez. Ekimen honen emaitza liburu-bideo batean jasotzen da, festa bakoitzaren dokumental eta testu argitzaile batez osatua. Dokumentala irudi eta testuz osatutako liburu baten parte da eta nahi izanez gero aukera izango dute ikusleek liburu eta DVDa eskuratzeko, aurkezpenaren egunean salgai egongo baita. Tartean, Lesakako Olentzeroaren inguruko irudiak eta jakingarriak ere ageri dira.
Dokumentalaren emanaldiaren aurretik Koro Murok sarrera moduan 10-15 minutuko azalpen bat eskeiniko du. Emanaldiaren ondoren galderak eta zalantzak argitzeko aukera izanen da eta argitalpena salgai jarriko da.