Belate elkarteak antolatzen duen pilota txapelketako finalak jokatu ziren martxoaren 28an eta tartean izan ziren Biltokiko gaztetxoak ere.
Umeak C mailan, Beñat Iantzi herritarrak Antton Petrirena lesakarra izan zuen lagun; Umeen mailan, Jokin Mitxeo eta Enaitz Telletxea aritu ziren; eta Kimuak B mailan, Oihan Canabalek Lesakako Urki Txoperena izan zuen aitzinean. Txapela ekarri zuena Unai Telletxea izan zen, haurren kategorian, Lesakako Jon Olaizolarekin.