Buruhaundi eta erraldoiak konpontzeko asmoa

ttipi-ttapa 2010ko api. 13a, 11:33

Aurten herriko buruhaundi eta erraldoiak konpondu nahi dira. Horretarako, Biltokik Nafarroako Kutxan Zeuk aukeratu, zeuk erabaki programaren barrenean proiektua aurkeztu du, kutxa horretako bezeroek egindako aportazioekin ahal den neurrian gastuak finantzatzeko. Elkartean zenbait lan eta konponketa egiteko asmoa ere badute, eta horiek ere aurkeztuko dituzte programa horretara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun