Bodegara bisita

ttipi-ttapa 2010eko apirilaren 13a

Oraindik goiz bada ere, Biltokikoak Iñurrieta bodegak ezagutzera joateko planak egiten ari dira.  Maiatzean xehetasun guztiak jakitera emanen dituzte, baina oraingoz aitzindu nahi izan dute ekainaren 5ean izanen dela. Hasiera bateko asmoa egun pasa egitekoa da: goizean atera, bodega bisitatu, bertan bazkaldu eta ilunabarrerako buelta. Autobusa ere antolatu nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun