Apirilaren 30etik maiatzaren 2ra izanen dira Udaberriko Bestak

ttipi-ttapa 2010eko apirilaren 13a

Bertso afarira joateko hilaren 24a baino lehen eman behar da izena

Urtero bezala, Euskara Batzordeak antolatuta, Udaberriko Bestak izanen dira apirilaren 30etik maiatzaren 2ra. Hurrengo alerako egitarau osoa emanen dugu, baina horren barne dago apirilaren 30erako, ortziralarekin, Biltokik antolatu duen bertso afaria. Aitzineko alean erran genuen Jon Maia eta Julio Soto etortzekoak zirela, baina azkenean Iker Zubeldia etorriko da, Nafarroako txapeldun berriarekin batera. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute afariarengatik, eta bazkide ez direnek 27 euro. Izen emateko zerrenda jarria da, eta irekia egonen da apirilaren 24ra arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun