Tantirudantza

Aitor AROTZENA 2010eko apirilaren 13a

Karrikaz karrika ibili ondotik, plazan eskainiko dute emanaldia dantza taldeek. Artxibokoa

Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak Udalaren laguntzaz antolatutako Tantirudantza ospatuko da aurten ere, apirilaren 25ean. Goizean, Urretxu, Getaria eta Faltzesko dantzari ttikiak, herrikoekin batera, karrikaz karrika ibiliko dira eta 13:00etan plazan bilduko dira, beraien emanaldia eskaintzera. Arratsaldean, 17:30ean, Patxin eta Potxin pailazoek emanaldia eskainiko dute plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun