Hainbat ekitaldi izanen ditu apirilaren 17ko Gazte Egunak

Aitor AROTZENA 2010eko apirilaren 13a

Arratseko kontzertuan Etnia, Xutik, Vendetta eta Gozategi taldeak izanen dira

Lesakako Gazte Asanbladak antolatutako Gazte Eguna apirilaren 17an ospatuko da, Gaztik geldirik, herria hilik, mugi hadi gazte! lelopean. 09:30ean diana izanen da gaitero eta txistulariekin eta ondotik gosaria plazan. 10:00etako hasiera ekitaldiaren ondotik, 11:00etan bisita historikoa eginen dute herrian, 12:30ean paella txapelketa. 14:00etan bertso bazkaria izanen da eta paella, xolomoa, postrea, kafea eta kopa izanen da menuan. 17:00etan jokoak izanen dira, 19:30ean poteo musikatua eta 22:30ean kontzertuak Etnia, Gozategi, Vendetta eta Xutik taldeekin. Txoznetan bokatak ere izanen dituzte saltzeko. Bazkarirako bezala, kontzerturako txartelak ere bortz eurotan salgai daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun