Belate Elkarteak antolatzen duen klub arteko txapelketaren finalak jokatu ziren martxoaren 28an Otsagabian eta Ezkarotzen eta Gure Txokoako pilotariak ere finalisten artean izan ziren: Aurrebenjaminetan, Josetxo Sese eta Asier Telletxeak 12-18 galdu zuten Aldabideko Ihoa eta Olaetxearen kontra. Benjaminen mailan, aldiz, Gure Txokoako Mikel Eltzaurdia eta Yago Canterok txapela eskuratu zuten, Igantziko Biltokiko Jokin Mitxeo eta Enaitz Telletxeari 18-13 irabazita.