Musika, kantua eta antzerkia ortziraleko Kultur Etxearen inaugurazioan

TTIPI TTAPA 2010ko api. 13a, 10:54

Aulki berriak inklinazioan paratu dira eta tresneria ere berritu da

Txistulari edota trikitilariak, Uxanekoen antzerkia, Joseba Iratzokiren musika doinuak, Gure Txokoa Dantza Taldearen saioa, Musika Eskolakoen emanaldia, Ertz eta Bertso Eskolakoak... Horiek eta bertze hainbatek parte hartuko dute ortziral honetan, apirilak 16, eginen den Kultur Etxe berrituaren inaugurazioan. 19:00etan hasiko dira ekitaldiak.

Egin diren lanak
Bertzeak bertze, harmailak berritu dira Kultur Etxean, aulki berriak paratu dira eta gainera inklinazioan. Horrez gain, eszenatokiko tresneria ere berritu da. Lan hauek egiteko Nafarroako Gobernuaren laguntza izan du Udalak, gutti goitibeheiti gastuaren erdia, 127.878,98 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun