Bidasoaldeko Bertsopaper Lehiaketaren XXIII. edizioa zabalik dago. Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak antolatu dute aurten ere, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, eta Baztan-Bidasoaldea inguruan bizi direnentzat da. Jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak baino ez dira onartuko, eta gaia, doinua eta neurria norberak aukeratu beharko ditu. Hiru mailatan banatu dute lehiaketa: A mailan 12 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta guttienez bi bertso edo lau kopla osatu beharko dituzte. B mailan 12tik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta guttienez lau bertso egin beharko dituzte. C mailan, azkenik, 18 urtetik goitikoak sartuko dira eta guttienez zortzi bertso egin beharko dituzte.
Bertsoak maiatzaren 14a baino lehen helbide honetara bidali beharko dira: Berako Kultur Etxea. Bidasoako XXIII. Bertsopaper Lehiaketa. Eztegara pasealekua 11, 31.780 Bera. Sariak maiatzaren 28an Berako Kultur Etxean eginen den ekitaldian banatuko dira.
Informazio gehiago: www.berakoudala.net.