Apirilaren 22rako paro eguna deitu dute Bortzirietako hiru udalek

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 13a

"Gure eskualdearen defentsan!" izenburupean eta krisi ideologikoari aurre egiteko helburuarekin indarrak biltzeko batzarra egin zen apirilaren 14an Lesakako Kasinon. Arantza, Bera eta Etxalarko alkate

13:00etan manifestazioa eginen da Beran

Egoera sozioekonimikoarekin kezkatuta, eta Gure eskualdearen defentsan! lelopean paro eguna deitu dute Arantza, Bera eta Etxalarko Udalek apirilaren 22rako, ortzeguna.
12:00etatik 14:00etara eginen da geldialdia. 12:00etatik 12:30era kontzentrazioak eginen dira Arantzako plazan, Berako Herriko Etxeko plazan, Lesakako Beheko Plazan, Igantziko plazan eta Etxalarko plazan. 13:00etan, berriz, manifestazioa abiatuko da Berako Altzate plazatik. Hainbat eragilek bat egin dute deialdiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun