Lesakako Zerbitzuen Elkarteak bigarren urtez antolatutako Udaberriko Feria egin zen igandean. Eguraldi eguzkitsu bikainaren ondorioz, iaz baino sarrera guttiago saldu ziren. Baina frontoira sartu ziren 900 lagunek erosketa gehiago egin zituztela eta kontent zeuden ferian parte hartu zuten Lesakako 13 komertzioetako dendariak. Irun aldetik eta Iparraldetik ere jande aunitz hurbildu zela aipatu dio ttipi-ttapari Maider Susperregi, Lesakako Zerbitzuen Elkarteko presidenteak.
Komertzioek osatutako bi saskiak ere zozketatu ziren eta Arantxa Aleman eta Marixol Otxoteko suertatu ziren saridun.