Baztan-Bidasoak bizi behar duela eskatu du LABek Beran egindako manifestazioan

Aitor AROTZENA 2010ko api. 12a, 12:28
Funverako ataritik abiatu zen manifestazioa. Aitor AROTZENA

Eskualdeak etorkizuna izan dezan Nafarroan nahiko baliabide badela adierazi du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak

“Baztan-Bidasoak bizi behar du” lelopean LAB sindikatuak deitutako manifestazioa burutu zen apirilaren 10ean Berako karriketan. Urte hasieran 47 langile kaleratu zituen Funvera enpresaren ataritik abiatu zen ibilaldian eta Berako Herriko Etxeko Plazan bukatu. Eskualdeko lantegietako LABeko ordezkariekin eta zenbait alkaterekin batera, Ainhoa Etxaide, sindikatuko idazkari nagusia ere izan zen Beran. Etxaidek aipatutakoaren arabera, “Nafarroan nahiko baliabide badaude honelako eskualdeek etorkizuna izan dezaten, baina horretarako plangintza industrial osoa behar da eta langileak abandonatzen ez dituen lurraldeko estrategiak. Nafarroako Gobernuan aldaketa sakona behar da, instituzioak herritarren zerbitzura jar daitezen. Herriak eskatu ez dituen azpiegituretan ari dira dirua alferrik galtzen, ostiralean onartu zuten Abiadura Handiko Trenaren proiektuan, esate baterako”.

 

Berako manifestazioarekin, “Nafarroako Gobernuak xahutzen duen diru publikoaren eraginez Nafarroan bizi den egoera larriaren kontra” egin nahi duen mobilizazio kanpaina abiatu zuen LAB sindikatuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun