Arkupeak elkarteak Gimnasia Eguna ospatuko du apirilaren8an Beran

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 7a

Erretiratuek gimnasia eta yoga ikastaroetan ikasitakoa azalduko dute jendaurrean. TTIPI TTAPA

Eguerdian erakustaldia eginen dute 81 erretiratuk Toki-Ona kiroldegian eta gero bazkaria izanen dute Zubiondon

Arkupeak erretiratuen elkarteak urtero antolatzen duen gimnasia erakustaldia ortzegunean, apirilaren 8an eginen da Berako kiroldegian.

Eguerdiko 12etan hasiko den gimnasia erakustaldian 81 kirolarik hartuko dute parte, Bera, Leitza, Goizueta, Urdazubi, Elizondo, Doneztebe eta Sunbillatik etorriak. Berako taldean Ana Larretxea izanen da erakusle eta gainerakoetan Patxi Txokarro.

Erakustaldiaren ondotik, autobusak abiatuko dira Zubiondo jatetxera 14:15ean eginen den bazkarira. Menuan urdaiazpikoa, patea,fritoak, piper beteak, arrain zopa, legatza erromatar erara, sorbetea, azpixuna guarnizioarekin, txanpaina, moka tarta txokolatearekin, ura, ardoa, kafea eta kopa normalak izanen dituzte.

Bazkalondoan, 17:00etatik 19:45era dantzaldia izanen dute eta arratseko 20:00etan autobusak etxera bueltan abiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun