Baztan-Bidasoako XXIII. Bertso-paper lehiaketarako lanak maiatzaren 14a baino lehen aurkeztu beharko dira Berako Kultur Etxean. Urtero bezala, Berako Udal Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzaz antolatutako lehiaketa hau adinaren araberako hiru mailatan banatu da.
12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako A kategorian, guttienez bi bertso edo lau kopla osatu beharko dira, gai, doinu eta neurri librean. Lehen saria 50 euro eta oroigarri izanen da eta bigarren saria, 30 euro eta oroigarria.
12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako B kategorian, guttienez lau bertso osatu beharko dituzte partehartzaileek, hauek ere gai eta neurri librean. Lehen saria 100 euro eta oroigarria izanen da eta bigarren saria, 50 euro eta oroigarria.
18 urtetik goitikoen C mailan, azkenik, guttienez zortzi bertso osatu beharko dira eta lehen saria 150 euro eta oroigarria izanen da, eta bigarren saria100 euro eta oroigarria.
Aipatu bezala, maiatzaren 14a izanen da bertsoak Berako Kultur Etxera igortzeko hondar eguna eta horretarako gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliko da. Bertsoak sobre batean aurkeztu beharko dira, azalean bertso-sortaren izenburua eta egilearen adina bakarrik agertuz. Bertze sobre batean agertu beharko dira gainerako datuak.
Sari banaketa maiatzaren 28an
Bertsoak helbide honetara bidali beharko dira: Berako Kultur Etxea. Bidasoako XXIII. Bertsopaper Lehiaketa. Eztegara pasealekua 11, 31.780 Bera. Sariak maiatzaren 28an Berako Kultur Etxean eginen den ekitaldian banatuko dira. Sari banaketa ekitaldian, eskolarteko Nafarroako bertsolari txapelketaren finala ere eginen da.
Informazio gehiago: www.berakoudala.net.