Lesakako Udalak, 2010eko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 30eko 13:00etan akautuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Kartel nahiz azal lehiaketen irabazleek 500 euroko saria eramanen dute. Kartela argitaratu eginen da eta azaleko lehgen saria programaren aitzineko azalean joanen da. Bertze aldetik, gibeleko azala aukeratzeko, Lesakako ikastetxetan ikasten ari diren 6 urtetik 12ra bitarteko haurrei zuzendutako portada lehiaketa ere deitu du Udalak. Hauen lanak ere apirilaren 30erako aurkeztu beharko dira udal bulegoetan. Lehenbiziko saria, Lesakako dendetan eskolako materiala erosteko 300 euroko balioa duen taloia izanen da, eta irudia programaren gibeleko azalean argitaratua ikustea, noski.