Arrain freskoaren salmenta

Nerea ALTZURI 2010ko mar. 29a, 13:34

Bortzak Bat Kooperatibak zerbitzu berria paratu du martxan. Joan den martxoaren 20tik, aitzinetik eskaera egiten duen herritarrak –zerbitzua herritar guzientzat da– arrain freskoa herrian bertan izanen du. Asteazken eta larunbatetan kooperatiba irekia izaten da. Rosa Mari Iribarren arduradunak asteazkenetan eskariak hartuko ditu, eta Irungo Marea arraindegira abisuak pasatuko ditu. Larunbatetan, berriz, 08:30etik 09:30era arrain poltsa eske joan behar da, han ordainketa eginez. Oraingoz, hasiera bertzerik ez da eta ikusiko da aurrerantzean nolako harrera izaten duen.
Bertzalde, martxoaren 12an, Bortzak Bat Kooperatibak kontuak emateko bilera-afaria egin zuen. Gaur egun, batez ere, nekazaritza eta abeltzaintza esparruei begira dagoen kooperatiba honek osasun oneko segitzen du. 96 bazkide ditu eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: pentsuak eta baserriko tresnak, bi kamara, jan-edatekoak, enbaseak eta latak egiteko makineria...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun