Ekaitza Elkarteak Zuzendaritza Batzordea berritu du eta heldu diren bi urteetarako bozkatuenak izan ziren bederatzi kideek ardura banaketa egin dute. Martxoaren 11n bildu ziren eta orduan banatu zituzten lanak.
Sonia Iturria da elkarteko lehendakari berria; lehendakariordea Aintzane Iturria; idazkaria Jaione Irigoien; diruzaina Mikel Leiza; kultura eta kirol esparruetan Martxelo Jorajuria, Aintzane Iturria eta Ainhoa Altzuri ariko dira eta bodegero lanetan Elixabet Iturria. Gotzon Arenas eta Patxi Mutuberria ez zeuden bileran, eta ez dugu jakin euren ardura zein den.
Halere, batzordekideek aipatu bezala, ardurak ardura, taldeko lana da beti bezala. Eta denen artean ohiko ekimenak aitzinera eramanen dituzte. Gisa berean, bilera, ekitaldi eta bertzeetan partaide izaten segituko du elkarteak. Gainerako bazkide eta herritarrek ere lagunduko dute zenbait kasutan.