Ingelesa praktikatzen Irunberrin

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 29a, 13:25
Utzitako argazkiak

Esperientzia berria izan dute berriki eskolako laugarren mailako ikasleek: English week programaren barne parte hartu dute, eta ingelesa praktikatzeko helburuarekin, Irunberrin izan dira bederatzi ikasle eta Nerea irakaslea. Martxoaren 15etik 18ra Lekunberri, Etxarri-Aranatz eta Uharteko ikasleekin batera egon ziren Irunberrin eta goizez ingeleseko klaseetan egon ondotik, arratsaldez gisa guztietako ekintzak egiten aritu ziren: igerilekua, Irunberriko arroilara bisita, orientazio jokoak... eta gehien gustatu zitzaiena: diskoteka. Leher eginak bueltatu ziren etxera, baina erran digutenez, hagitz gustura. Ulermena landu omen dute batez ere, eta hori orain eskolan ere nabaritzen omen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun