Elizateko teilatua moldatu eta herriko ostatuko sarrera aldatuko ditu Udalak

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 29a, 13:22

66.378 euro hartuko ditu Espainiako Gobernutik

Espainiako Gobernuaren dirulaguntza deialdiaren bidez, 66.378 euro hartuko ditu Udalak, eta diru horren zati bat Herriko Etxe zaharreko edo Elizateko teilatua moldatzeko erabiliko da. Horrekin batera, La Villa ostatuko sarrera ere aldatu eginen da.
Obra nork eginen duen ez dago zehaztua. Proiektua egindakoan, lehiaketara aterako da eta orduan erabakiko du Udalak nori esleitu.

Bertze gastuak
Subentzioaren bertze zati bat erabilera anitzeko fotokopiagailua erosteko erabili da, eskaneatzeko eta inprimatzeko ere balio duena. Eta gainerako dirulaguntza eskolako gastuetarako bideratuko da: gasolioa, argia, garbitasuna...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun