Urteko bertso festa handia berriz ere herrian

Aitor AROTZENA 2010eko martxoaren 29a

Aitor AROTZENA

Baziren urte batzuk ez zela Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala herrian ospatzen. Martxoaren 20an bueltatu zen eta urteko bertso festa ederra izan zen. 1.200 lagunek lepo bete zuten udal pilotalekua eta Bertsozale Elkarteak Tantirumairu ikastolako Kontxi Errori eman zion Julio Sotori txapela janzteko ohorea, hainbertze bertsolari eman dituen Bortzirietako bertso eskolaren ernamuina izan baitzen ikastetxea. Herriko finalisten artean, Estitxu Arozena hirugarren izan zen eta Xabier Terreros zazpigarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun