Udaberriko Azoka apirilaren 11n ospatuko da frontoian

Aitor AROTZENA 2010ko mar. 29a, 12:43

Herriko 13 komertziok hartuko du parte aukera ezin hobeak eskainiz

Joan den urteko arrakasta ikusita, bigarren urtez Udaberriko Azoka antolatu du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Udalaren laguntzarekin.  Apirilaren 11n izanen da hitzordua, 10:00etatik 19:00etara udal pilotalekuan eta herriko 13 komertziok hartuko du parte: Intzuri optika, Oreka dietetika eta nutrizioa, Deñe mertzeria-lentzeria, Oninart kamixetak, Ordoki altzariak, Bixkiak arropa denda, Maite Igarzabal ileapaindegia, Gemma Igarzabal estetika, Panpina haur arropa-denda, Telletxea argazkigintza, Txinelka zapata-denda, Kaxerna elektrogailuak eta Ortzadar arropa-denda. Euro bat kobratuko da sarreran eta horrek Haizea, Atxaspi eta Kattun kontsumizio bat doan hartzeko eskubidea emanen du.
Iaz bezala, aurten ere aukera ezin hobeak izanen dira eta bi sariren zozketa eginen da erosketa guztien artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun