Realzaleak Anoetan

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 29a

Igande honetan, apirilak 4, 12:00etan Realak Herculesen kontra jokatuko duen partida ikustera joate­ko irteera antolatu du Gena­ro peñak. Bazkideek izanen dute lehentasuna eta prezioaren barne Donostiara joan-eto­rria autobusez, han bazkaldu eta partidako sarrera sartuko dira. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek 40 euro. Autobusa 10:00­etan abiatuko da Iamotenea pareko aparkalekutik, eta Donostiatik 17:00etan itzu­lerako autobusa. Izena emateko azken eguna asteaz­ken hau da eta Xuga ostatuan egin behar da, 10 euroko aurre­rapena utziz­.­ Informazio gehiagorako: 680 984056.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun