Erretiratu diren zortzi suhiltzaile boluntariori omenaldia

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 29a

Utzitako argazkiak

Nafarroako Larrialdi Agentziak eta Udalak omenaldia eskaini zien martxoaren 20an guttienez 20 urtez suhiltzaile boluntarioen lana bete eta erretiroa hartu duten zor­tzi laguni: Argimiro eta Jose Gar­tzia, Josu Goia, Manuel Iriar­te, Julian Lekuona, Jose Antonio Sainz­ eta Antonio eta Miguel Zubietak hartu zituz­ten oroigarriak. Gu­ttien egin duenak 15 urte eman ditu suhiltzaile, eta ba­tzuk hiru hamarkada baino gehiago ere aritu dira. Ekitaldi ofizialaz gain, suhiltzaileek zen­bait praktika ere egin zituzten eta ikastetxe baten ondoan erortzeko arriskua zuen zuhaitz handi bat ere erre­tiratu zuten. Gero, bazkalzera bildu ziren. Suhiltzaile boluntarioen parkea 1906an sortu zen eta Nafarroan dauden zazpietatik aitzinakoena da. Gaur egun, erre­tiroa hartu duten suhiltzaileez gain, 15 boluntario ari dira. Argazkian horietako batzuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun