Arantzako Mozorro Besta ospatuko da larunbatean

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 25a, 13:15

Ikusi beharko mozorro zuriek zein ikuskizun prestatu duten aurtengoan! TTIPI TTAPA

Mozorro xuriek herri kirol apustua eta bertso afaria antolatu dute

Urte batzuk joan dira Arantzako mozorro xuriak inauterien ondoko ospakizun gisara Mozorro Besta antolatzen hasi zirenetik eta aurten ere egitarau zabala prestatu dute larunbat honetarako, martxoaren 27rako. Ohiotura den bezala, arratsaldeko meza ondotik herri kirol saioa eginen da frontoian eta gero bertso afaria, Jon Maia eta Jexux Mari Irazu bertsolariekin. Mozorro besta akautzeko, musika izanen da Mikel Salaberri akordeolariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun