Herriko bestetan plazan egiten diren dantzaldietan bertan jotzen diren kantuak edozeinek dantzatzeko aukera izatea eta ondorioz plaza dantzariz betetzeko helburuarekin, Euskal dantza ikastaroa antolatu du Gure Txokoa dantza taldeak.
Dantzaldietan, plazetan dantzatzen diren ohiko euskal dantzak irakatsiko dira, 16 urtez goitikoei (Arin-arin eta fandangoa, zortzikoa, muxikoak...).
Dantzatzen ez dakitenei edo ia ez dakitenei zuzendua dago apirilaren 9an hasiko den ikastaroa. Bi hilabetez, zortzi klase emanen dira, ortziraletan 19.30ean Eztegara pilotalekuan. Izen emana apirilaren 7a baino lehen egin behar da, Errekalde, Kataku edo Xuga ostatuetan edo Labezar edo Sarobe okindegietan. Izen ematerakoan 10 euro ordaindu beharko da, ikastaro bukaeran afari bat egiteko asmoarekin. Informazio gehiago 662 506398 telefonoan (Jon Irazoki) edo guretxokoadantza.blogspot.com webgunean.