Berako Isidoro Fagoaga udal musika eskolak Udaberriko kontzertua eskainiko du martxoaren 24an, asteazken arratsaldeko 17:30ean.
3, 4, 5 eta 6 urteko Musika eta Mugimenduko geletakoek, prestakuntza gelakoek eta Musika Heziketako lehenengo gelakoek “Lagunen dantza” eskainiko dute lehenik; Itsaso Elizagoienek gitarrarekin Lain-en “Hitz galduak” joko du ondotik; Irene Martinezek organoarekin “Theme from Schindler’s list”; klarinete-saxofoi taldeak Massieren “One anda ll rejoice” eta “Country Gardens”; Abesbatzak, Ion Aizpururen zuzendaritzapean eta Mari Jose Bergara pianoan duela Xabier Leteren “Xalbadorren heriotzean” kantatuko du. Txistu taldeak, Irati Errandonea pianojolearekin “Udaberria” joko du, Alaitz Agilar pianojolearekin “Euskal Herrian Euskaraz” eta Maddi Ugalde pianojolearekin “Agur Xuberoa”. Joseba Bertiz bateriajoleak The Beatles-en “Let it be” joko du; triki taldeak “Alba” kalejira, “Fandango zaharra” eta “Artikutza” arin-arina joko ditu eta emanaldia bukatzeko, triki taldeak, Julen Errandonea tronpetajoleak, Aitor Mitxelena klarinete joleak, Igor Telletxea tronboi joleak eta Arantxa Agirre, Carlos Pacheco, Inaxio Fagoaga, Maria Pilar Irazoki eta Amaia Abuin panderojoleek “Zure besoetan preso” joko dute, Ion Aizpururen zuzendaritzapean.