Erretiroa hartu duten Berako zortzi suhiltzaile boluntario omendu zituzten martxoaren 20an

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 22a, 16:09
Manuel Iriarte eta Josu Goia, erretiroa hartu duten zortzi suhiltzaile boluntarioetatik bi, Berako parkeak ehun urte bete zituenean. TTIPI TTAPA

Batzuk 30 urte baino gehiago zuten lan horretan

Nafarroako Larrialdi Agentziak eta Berako Udalak omenaldia eskaini zien larunbatean guttienez hogei urtez suhiltzaile boluntario lana bete eta erretiroa hartu duten zortzi lagunei. Argimito Garcia, Jose Garcia, Josu Goia, Manuel Iriarte, Julian Lekuona, Jose Antonio Sainz, Antonio Zubieta eta Miguel Zubietak hartu zituzten oroigarriak. Guttien egin duenak, 15 urte eman ditu suhiltzaile bezala, eta batzuk hiru hamarkada baino gehiago aritu dira.

Ekitaldi ofizialaz gain, suhiltzaileek zenbait praktika egin zituzten eta ikastetxe baten ondoan erortzeko arriskua zuen zuhaitz handi bat ere erretiratu zuten. Gero, bazkalzera bildu ziren.

Berako suhiltzaile boluntarioen parkea 1906an sortu zen eta Nafarroan dauden zazpietatik aitzinakoena. Gaur egun, erretiroa hartu duten zortzi suhiltzaileez gain, hamabortz boluntario ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun