Goiko karrikako lanak

Nerea ALTZURI 2010eko martxoaren 16a

Jakina da Goiko karri­kan obrak egin direla. Berritze lanak ongi geldi­tu dira, baina herri­ta­­rren­gan sortutako eragozpenak direla-eta, barkamena eskatu du Udalak. Zolaberritzearekin batera, argiteria sartu da eta en­presak izan dituen hainbat arrazoirengatik gehi­xeago iraun dute lanek.
Herri guztian zentzuz aparkatzeko eskaera ere egin du Udalak. Segurta­suna mantendu eta etxe­ eta ostatuak babesteko paratutako piboteek autoak gurutza­tzeko lekua guttitzen dute, eta beraz, ez aparka­tzeko seinalea dagoen tokian ez autorik uzteko eskatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun