Aurtengo estatuko dirulaguntza aprobetxatze aldera, diru kopuruak ematen duen heinean, Goienburuko buelta hormigonatzea erabaki da. Arantzari dagokion laguntza 69.188 eurokoa da. Dena egitea zaila bada ere, herriko arkitektoak egitasmoa prestatu du eta eskaera egina da dagoeneko.
Bertzalde, Nafarroako Gobernutik 30.000 euro inguruko dirulaguntza lortu da (%100), Unanu mendian duela hamar bat urte egindako plantazioan zeuden hutsuneak betetzeko.