Auzo eta herri kaxkoko etxeen berezko izenak jarriz, ondoan nola erraten ditugun paratuz, eta helbideak modu egokian nola idazten diren erakutsiz, lan txukuna egin du Euskara Batzordeak. Telefono zerrenda jakinaraztea izan da helburua, baina informazio aunitz barneratu dugu herritarrok, seguraski ez genekiena hau irakurri aitzinetik. Hagitz lagungarria izanen da lantxo hau, eta bide batez, eskerrik asko eta zorionak Euskara Batzordeari honako hau egiteagatik.