Baztan-Bidasoaldean dependentzia duten pertsonei arreta eskaintzeko zerbitzuetan lan egin nahi duten 15 emakumeri formakuntza eman zaie II. Enplegu Tailerraren itxiera ekitaldia egin zen martxoaren 5ean. Cederna-Garalur erakundeak kudeatzen du tailerra, zenbait erakunde eta Doneztebe, Bera, Lesaka eta Baztango udalen laguntzarekin.
Bera, Lesaka, Etxalar, Arantza, Doneztebe, Legasa, Narbarte, Zubieta, Elizondo eta Azpilkuetako emakumeek hartu dute parte, jatorriz, Brasil, Portugal, Nigeria, Txile, Errumania eta Perukoak dira horietako batzuk eta alde horretatik, Jose Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendariak aipatu zuenez, «formakuntza kualifikatua eskaini diogu, lan merkatura sarbide zaila duten bi talderi, emakumeei eta inmigranteei». 2009ko irailetik hasi eta 2010eko martxora bitarte 900 orduko formakuntza egin dute, aunitz, Elizondoko Benito Menni eta Francisco Joaquin Iriarte, Lesakako eta Berako Zahar Etxetan egindako praktika orduak.
Juan Fermin Mitxelena alkateak emakumeak zoriondu zituen eta lehen bi urteak Lesakan eman ondotik, tailerrak Donezteben segida izanen duela adierazi zuen.