Herriko karrika izendegi berria onartu da

Aitor AROTZENA 2010eko martxoaren 15a

Ikastaroan parte hartu zuten emakumeak diplomak jaso ondotik, udal, Zahar Etxe eta bertze erakundetako ordezkariekin, martxoaren 5ean. TTIPI TTAPA

Oninen ustez, «alkateak ez du herritarren iritzia kontuan hartu»

Herriko karrika izendegi berria onartu zuen Udalak azken batzarrean, PNV eta EAren aldeko botoekin. Juan Fermin Mitxelena alkateak herritarren parte-hartzea ukatu duela salatu du Onin Udal taldeak, «ez direlako hauen ideiak eta proposamenak kontuan hartu». Oninen ustez, alkateak berriz ere «agin­tzea aukeratu du, karriken izendegia bertze udal taldeekin ez ezik, herritarrekin landu beharrean. Ez ditu kontuan hartu ezta dauden akatsak edo proposatu diren izenak ere». Otsailaren 5eko plenoan izendegiaren gaia mahai gainean utzi ondotik, he­rritarren parte-hartzea bultzatu zuen Oninek eta zenbait proposamen bildu zituen. Ez PNVk, ezta EAk ere ez dutela proposamen horiek kontuan hartu adierazi du oposizioko taldeak. Honela, «Estrata kalea paratu da, bizilagun batek, hain ezagun diren Pepito Yanci edo Santiago Irigoien musikarien izenak para­tzea pro­po­satu bazuen ere». Alde horretatik, Juan Fermin Mitxelena alkateak aipatu duenez, «topo­ni­mo­en alde egin dugu, eta ez per­tso­nen izenen alde, horieta­ko batzuk denbora gu­tti dutelako hilik eta ez ge­nu­en ho­rretan sartu nahi».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun