Lurrazpiko aparkalekuak

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 15a

Landazelaia ingu­ruak –suhiltzaile parkearen ondoa–, Altzate karrikareki­ko duen hurbiltasuna de­­la eta, aparkalekuak egiteko leku egokia izan daitekeela uste du Udalak. Horregatik, jendearen interesa neur­tze­ko eta apar­kaleku kopurua zehazten joateko deia luza­tu du Udalak, Josu Ira­tzoki alkateak sinatutako bandoaren bidez, interesatuek izena eman dezaten. Udalak garbi utzi­ du izena ema­teak ez duela behar­tzen gero plaza erostera.
Aparkalekuak 2,5 x 5 metroko neurrikoak eta lurrazpikoak izanen lirateke eta 15.000 euro gostako lirateke. Izena He­rriko Etxean edo 012ra deituta eman behar da, apirilaren 31 baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun