Bortz urte kartzelan egin ondotik, libre gelditu da Imanol Larrañaga presoa

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 15a

Herritarrek ongi-etorri beroa egin zioten Imanol Larrañagari martxoaren 3an. TTIPI TTAPA

Larunbat honetan ongi-etorria eginen zaio Saran

Bortz urte egin ditu espetxean Imanol La­rra­ñaga presoak, baina mar­txoaren 3az geroztik libre dago, etxean. Hala, Berara ailegatu zen egunean, herritarrek ha­rre­ra beroa egin zioten. Horrez gain, larunbat honetan Sa­ran omenaldia eginen diote bera­tar eta sarata­rrek antolatutako ekitaldian. Hasteko, harrera eginen zaio, gero bazkaria izanen da eta ondotik, kantaldia, ber­tso­lariak, gaiteroak...
2001eko martxoaren 23an atxilotu zuten, ETArekin harremana izatea egotzita. Gero aske utzi ba­zuten ere, epaitu ondotik, bortz urteko espe­txe zigorra paratu zioten eta 2005eko urriaren 22­an preso sartu zuten. Orain­ arte Zuerako (Espainia) kartzelan egon da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun