Berako Mendi Maratoi Erdian parte hartzeko lekua 30 orduz bete zen

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 9a

450 lagunek izena emana dute dagoeneko Berako proban parte hartzeko. TTIPI TTAPA

450 dortsalak banatuak direnez, orain erreserba-zerrenda osatzen ari dira Manttalen

Berako Manttale Mendi lasterketa taldeak Berako seigarren Mendi Maratoi Erdia antolatu du apirilaren 11rako. Hain zuzen, martxoaren 1ean ireki zuen proba honetan izen emateko epea eta 30 ordu beranduago, 450 dortsalak banatuak zeuden. Honela, Manttalek erreserba-zerrenda ireki du bere webgunean (www.manttale.com), eta izena eman dutenen artean norbaitek parte hartzeari uko egin edo baja ematen duen neurrian, sartzen joanen dira.

Berako VI. Maratoi Erdian parte hartuko dutela baieztatu dutenen artean, Didier Zago iazko irabazlea, Walter Becerra (hirugarrena), Fernando Etxegarai (laugarrena), Javi Olabarria, Iñigo Lasaga eta Unai Santamaria daude. Emakumezkoetan, Alizia Olazabalek eta Oihana Azkorbebeitiak parte hartuko dute aurten ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun